Iñaki Viñaspre: "Edonork irabazi zezakeen txapela"

Edonork irabazi zezakeen txapela –

Alearen ataritik.


Iñaki Viñaspre txapeldun eta Unai Anda txapeldunorde izan ziren Arabako Bertsolari Txapelketako finalean. Historia partekatu luzea dute biek atzetik.

Bertso txapelketa amaitu eta gutxira, ALEAko estudioan bildu ditugu Iñaki Viñaspre eta Unai Anda, finalean buruz burukoan aritutako bi bertsolariak. Finalaz, elkarren arteko harremanaz, Arabako bertsogintzaz eta beste hainbat konturi buruz aritu gara hizketan.