Gozatu Señorak –
Doinua: Bai badakit eskutan
Señora bertso saio
eta sariketa.
Badatoz goi mailako
izenez beteta.
Ohiko bertso eskemak
astinduz kolpeka.
Datak agendan jarri
ta e(d)uki gordeta.
Maiatzerako plana
baduzue eta.
Bertso jarduna nondik
ta nola deskriba.
Eraiki bada gorputz
batzuei begira.
Baina aldatu nahi bada
gure perspektiba.
Holako espazio bat
da alternatiba.
Plaza ez badago eginda
guztion neurrira.
Bertso sistema nola
ez da izango lar ba?
Gorputz jakin batentzat
badute enkarga.
Jendaurrea ez dadin
bilakatu karga.
Elkartzen, elkar zaintzen
ez dezagun tarda.
Duin plazaratzeko
sare bat behar da!
Fitxaje seguruak
edo ausenteak.
Tarteka dauden tipa
intermitenteak.
Ahots desafinatu
ez hain potenteak.
Despistatuak eta
inteligenteak.
Denak dira guretzat
erreferenteak.
Ireki dituzue
bide hain ederrak.
Non ez diren kabitzen
etsaiak, liderrak.
Non aitzen diren bertso
onak ta okerrak.
Nahiz batzutan irentsi
amorruak, herrak.
Batzuk hemen diraugu
zuei eskerrak.
Ez dutenez axola
puntuek, ganorak.
Ta nor den ona ez du
definitzen modak.
Kidetzat lagun minak
ta pamelan lorak.
Denok e(d)uki dezagun
oholtzan lekutxo bat.
Bide berrien alde
gozatu señorak!


