"What is bertsolaritza?" dokumentala ikusgai

What is bertsolaritza? dokumentala ikusgai –

Bertsolaritza nazioartean ezagutzera emateko xedea duen ikus-entzunezkoa da “What is bertsolaritza?”. Bertsolaritzaren testuingurua azaldu eta bere deskribapena egiteaz gainera, bertsoaren sormen prozesua bera ere azaltzen du ekoizpenak. 20 minutuko ikus-entzunezkoak gai unibertsalei buruzko bertso bilduma du osagarri.

Etxepare Euskal Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiak ekoitzi dute elkarlanean, Laboral Kutxaren babesarekin.

Urtea: 2019
Zuzendariak: Eneritz Urkola eta Jon Agirresarobe
Gidoia: Xabier Paya
Ikus-entzun ekoizpena: Haritz Arrizabalaga
Ekoizpena: Eneritz Urkola
Elkarrizketak: Xabier Paya
Kamerak: Haritz Arrizabalaga, Luis Gurrutxaga eta Peru Galbete

Egilea(k):
Jon Agirresarobe
Eneritz Urkola
 
What is bertsolaritza? dokumentala ikusgai
What is bertsolaritza? dokumentala ikusgai