Bertso barnetegia Ondarroan izango da, ekainaren 22tik 25era

Bertso barnetegia Ondarroan izango da –

Bertso barnetegia Ondarroan izango da

Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea beti izan da Bertsozale Elkartearen helburuetako bat, eta xede berarekin antolatu dira aurten ere bertso barnetegia.

Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolan egingo da aurtengo udako bertso barnetegia Bizkaian, ekainaren 22tik 25era. 2008-2013 urteen artean jaiotako Bizkaia osoko bertso eskoletako gazteek hartu ahalko dute parte ekimenean.

Eman izena, hemen

Antolakuntzatik eraman beharrekoak zehaztu dituzte:

  • Lo zakua
  • Oinez ibiltzeko oinetako erosoak
  • Etxeko zapatilak
  • Kirolerako zein hondartzarako arropa
  • Osasun txartela

Izena emateko epea aukera dago maiatzaren 24ra arte, eta prezioa 99€koa da (familia ugariek 86€). Izen ematea formulario bidez egin beharko da. Aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko adina, izen ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan, antolakuntzatik adierazi dutenez.

Bertso barnetegia Ondarroan izango da