Ekainean hasiko da Bizkaiko Taldekako txapelketa
Ekainean hasiko da Bizkaiko Taldekako txapelketa –

Taldekako txapelketaren bidez oinarrian eragin nahi du Bertsozale Elkarteak, hots, “bertso eskolak eta eskualdeak indartu” nahi dira.
Bosgarren edizioa da aurtengo Bizkaikoa taldekakoa, eta kasu honetan kanporaketa fase bakarra egongo da. Bost saio izango ditu sailkatze faseak, ekainaren 5ean hasi eta 12a arte. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da, irailaren 12rako, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egunarekin bat eginez. Antolakuntzatik adierazi dutenez “egun osoko jaia izango da, goizean finalaurrekoak, ondoren bazkaria eta bazkal ostean finala. Finalaren egunean, beraz, bost talde batuko dira; kanporaketetako talde irabazleak. Bazkal aurretik finalaurreko bi jokatuko dira, batean hiru taldek eta besteak talde bik jokatuko dute. Finalaurreko bakoitzeko talde irabazleak jokatuko du finala”
Hamalau talde arituko dira kantuan.

