Ikusi al dituzu Bertsoa Bizi Gazte bideopodcast lehiaketako lan irabazleak?

Bertsoa Bizi Gazte bideopodcast lehiaketako lan irabazleak –

Bertsoa Bizi Gazte bideopodcast lehiaketako lan irabazleak

Bertsoa Bizi Gazte ekimena 2016an jarri zen martxan Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik. “Gazteen euskararen erabilera sustatzea du helburua euskarazko sorkuntza ardatz izanik. Horretarako formatu ezberdinak erabili izan ditu elkarteak urteetan zehar, beti bertsoa aitzakia nagusi bezala hartuz”, adierazi dute antolatzaileek.
 
Aurtengo formatua bideopodkastena izan da, eta horretara bideratutako formakuntza tailerrak jaso dituzte ikastetxe parte hartzaileetan. Gasteizen 10 zentrotan eman zituzten tailerrak eta 6 ikastetxe ezberdinetatik 7 bideo-podkast jaso zituzten.

Zazpi podkast horien sari banaketa egiteko saio berezia prestatu zuen Elkarteak Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Free-style bertso saio sari banaketa antolatu zuten, eta Itxaso Paya, Izar Mendiguren eta Inaki Viñaspre aritu ziren Peru Abarrategiren gidaritzapean.

Bideo podkastak egin zituzten ikasleak, irakasleak, gurasoak eta bestelako  kuriosoak azaldu ziren saiora. Sarituak:

–          1. LEKUAN ARAMENTIAKO DBH KOAK ENARA, LORETO, NAIA ETA KATTALIN.

–          2. LEKUAN OLABIDE IKASTOLAKO NAHIA, HEIKO, CANDELA ETA MADDI

–          3. LEKUAN IKAS BIDEA IKASTOLAKO HAIZEA, AITZIBER ETA LINA.

–          BERTSOA BIZI GAZTE BIDEO-PODKASTEKO LOOK LANDUENAri aipamen berezia Ekialdea ikastolako gazteentzako: Ekai, Sabrin eta Irati.

IKUSI BIDEOPODCAST GUZTIAK

Bertsoa Bizi Gazte bideopodcast lehiaketako lan irabazleak