Bizkaiko Taldekako Txapelketa irailera begira
Bizkaiko Taldekako Txapelketa irailera begira –

Jokatu dira dagoenekoz uda aurretik jokatu behar ziren kanporaketak, eta Bizkaiko Taldekako Txapelketa jada irailera begira jarri da. Orduan jokatuko dira finalaurrekoa eta finala Zornotzan, irailaren 12an.
Bertan izango dira Lirio Loreak, Aritz eta Itsaso, Bypasseu, Durangalduek eta Far Westeko Bertsolariak taldeak.
Honako lanak egin beharko dituzte, taldeek beste zerbait adosten ez badute, bederen.
• Hasierako agur puntuagarria: saio bakoitzean talde bakarraren agurra (gehienez 3 minutu).
• 8H ofiziotan (3 bertso); Talde bakoitzetik bat
• 4 oinak (bertso 1) eta azken aurrekoa emanda (bertso 1); Talde bakoitzetik bat
• 8t ofiziotan (3 bertso); Talde bakoitzetik bat
• Bakarka (2 bertso); Gehienez, 10H. Talde bakoitzetik bat. 3 poltsa, bakoitzetik paper bat atera. Poltsa baten pertsonaia, beste baten espazio bat eta hirugarrenean objektua.
• Potokumeak. Taldeko 3ren artean. Bertsolari batek bertsoa bota ahala, beste bertsolari biek, txandaka, oinak aurreratuko dizkiote, 8 oin (bertso 1). Gaia, objetua, hitza edo kanta emanda.
• Puntuka. Talde bakoitzetik bat. Pertsonaiak asmatzen. 8t. Asmatu arte.
• Puntuka: Saio bakoitzean talde batek librean puntuka (hasierako agurra kantatu ez duen taldea) 8t. 6 bertso osatu arte (bakoitza birritan hasita)

