Egoitz Zelaia
Egoitz Zelaia

2026-07-27

Haizetakoa

Haizetakoa –

Haizetakoa
Arg: Nano Erdozain
 
Doinua: “Esaminatu izanttut ongi / Basetxe eder maitagarria”
 
 
 
Vladimirrena, Kubako puru
usainari erantsita, 
abesten hasi denean Ruper,
trostaka, erdi antsika,
agertuko da jarri baitugu 
hotel gibelean zita;
ordu txikitan, zerbitzu-atean,
haxix usainez jantzita.
 
 
 
Modu onean amaitzekotan 
bizi duen errutina
irabazleaz mozorrotzen du
galtzailearen arima.
Erran izan dit jaitsi orduko 
gaueko adrenalina
biziki triste amaitzen dela
Thelma eta Louise filma.
 
 
 
      — Gaur zuzenean etxera niek.
Ez serio, ez xelebre 
erran dit eta nabaritu dut
munduarekin haserre.
Tabakoari su eman nahian
jarraitu du odolerre…
      — Nik baino askoz hobeki dakin
      hemen ezin dela erre.
 
 
      — Hi lasai izan, alibi bila 
      hartuko gaitik hiriak,
      ui, nahi gabean sua hartu dik
      tabakoaren ziriak!
      Gaurkoz, mesedez, alde batera 
      utzi itzak intziriak.
      Ezin nauk hire lekuan jarri
      nireakin aski diat!
 
 
Lokatz nabarren artetik ihes
nahi zuena argitara, 
iganarazi nahi izan zuten, 
beste ainitzen gisara,
iraganeko errautsetatik
hautsitako panpinara.
Bihotz zintzo bat gangrenatzeko
zenbat hitz gaizto behar da?
 
 
 
Ezbai andana ezkutatzen da
askatu gabeko ixan.
      — Iritsi gaitun. Bidaia lasai 
      joan dun, edozein gisan,
      aholku bat dun; deskantsurako
      tartetxoak hartu itzan! 
      Eskudirutan ala txartelaz? (…)
      Mila esker, ongi izan.
 
Haizetakoa