Jesus Goñi omendu dute

Jesus Goñi omendu dute –

Jesus Goñi omendu dute
Jesus Goñi, Altsasuko omenaldiko antolatzaile, laguntzaile eta bertsolariekin batera. Argazkia: Nerea Mazkiaran

Jesus Goñi Telletxea 1947an jaio zen Oronoz-Mugairin, Barbeneko bordan. Txikitatik artzain lanetan jardun zuen, eta hamabost urtetik aurrera, mugalari bezala ibili zen. 1965ean, Mesara (Arizona) joan zen artzain, hiru urte t’erdiko kontratuarekin. Etxera bueltatu zenean, berriro Ameriketara joateko asmoz, soldaduska egitea tokatu zitzaion eta bertan Anjel Larrañaga ezagutu eta bertsotan hasi zen.

1970ean Estatu Batuetara bueltatu zen, Ruppertera (Idaho) eta artzain ibili ondoren, etxaldeko ardurak hartu zituen. Orduan hasi zen bertsotan lagunartean, eta sarritan jardun zuen Jesus Urkidi eta Dioniso Arriola bizkaitarrekin bertsotan. Anitz urte daramatza Nevadan eta, Renotik, inguruko estatu guztietako bertso saioetara mugitu izan da, tartean San Francisco, Chino, Bakersfield, Gooding, Elko, Los Banos… Urtero Gardnervilleko Bertsolari eta Kantari Egunean parte hartzen duen bertsolarietako bat da. Euskal Herrian, aukera izan zuen Lazkao-Txiki, Azpillaga, Egileor eta Mattin-ekin ibiltzeko, besteak beste.

1985ean Renora (Nevada) joan zen bizitzera eta jendaurreko lehenengo bertso-saioetan parte hartu zuen, 80 hamarkadako amaieran. Renotik, inguruko estatu guztietako bertso saioetara mugitu izan da, tartean San Francisco, Gardnerville, Chino, Bakersfield, Gooding, Elko, Los Banos… Euskal Herrian, aukera izan zuen Lazkao-Txiki, Azpillaga, Egileor eta Mattin-ekin ibiltzeko, besteak beste.

2022ko martxoan, Omenaldi Berezia eskaini diete NABOk (North American Basque Organizations erakundea), San Frantziskon, Estatu Batuetako bertsolari, gai-jartzaile eta antolatzaileri, azkeneko hiruzpalau hamarkadetan hamaika euskal besta eta elkarretaratzetan bertsolaritzari eusten egindako ahaleginagatik, horien artean, Jesus Goñiri.

2003an, Whasington-en, National Endowment for the Arts sari nazionala eman diete bertsolaritza, bat-batean diskurtso bat asmatzeko artea, Estatu Batuetan bizirik gordetzen egindako ahaleginagatik. Jesus Arriada eta Johnny Curutchet (San Frantzisko), Jesus Goñi (Reno) eta Martin Goikoetxea (Wyoming) izan ziren saria jaso zutenak.

LAIA Ikerketa Taldeak Diasporaren ahotsak euskal emigrazioari buruzko nazioarteko sinposioa egin du ekainaren 19an eta 20an Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Egitarauak solasaldi akademikoak, mahai ingurua, LAIAren ikerketen aurkezpenak, Jesus Goñi bertsolari oronoztarraren omenaldia eta bertso bazkaria bildu ditu.

Jesus Goñi omendu dute

Jesus Goñi omendu dute