‘Gazteok ez daukagu ezer’ emanaldia oholtzaratu du Lokatz Loreak taldeak

Gazteok ez daukagu ezer –

Gazteok ez daukagu ezer

Gazteok ez daukagu ezer antzezlan berria poesia, musika eta bertsoa uztartzen dituen emanaldia da, Lokatz Loreak kolektiboa sortua. Janire Arrizabalagak, Izaro Bilbaok eta Araitz Katarainek osatzen dute taldea, eta emanaldi honetan Ane Mei Azpiazu batu zaie.

Bizkaia Irratian elkarrizketa egin diote Janire Arrizabalagari azken proiektu honen inguruan:

Olaia L. Garaialdek gaiari buruzko idatzia argitaratu du Deian:

“Poesia, bertsoak eta musika uztartzen ditu Lokatz Loreak taldearen azken lanak. Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain bertsolariek osatzen dute sormen kolektiboko taldea. Bide berri honetan Ane Mei Azpiazu izan dute bidelagun hitzei musika jartzen. Gazte asanbladen eta gaztetxeen jarduna jartzen du erdigunean emanaldiak. Horregatik, horrelako espazioetan mugi-tzeko sortu dute propio. Uztailaren 5ean estreinatu dute Hori Bai gaztetxean, Larrabetzun (Bizkaia)”