Hurrengo urtera arte agurtu dira Bertso Udalekuak

Hurrengo urtera arte agurtu dira Bertso Udalekuak –

Hurrengo urtera arte agurtu dira Bertso Udalekuak

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik joandako 39 gazte elkartu ziren Getadarreko hirugarren txandan, Nafarroako Esproniz herrian. Hezitzaile eta sukaldari talde zabala aritu da lanean: Aner Peritz Manterola, Eneko Alda, Haritz Cervera Claver, Iraide Onaindia Elespuru, Irati Tolosa Zubeldia, Josu Rodriguez Garcia, Oihana Arana Cardenal eta Xuban Urdalleta Azpiolea.

Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Elixabet Etxandi Goihenetxe bertsolariak izan ziren bisitan. Arratsaldeko ekintzen eta berriketaldien ostean, bertso afaria egin zuten, udalekuko gazteek jarritako gaiekin. Gazteetako batzuk ere jardun ziren bertsotan.

Txanda hau amaituta, bukatu dira aurtengo bertso udalekuak. Uztailean zehar ia 200 lagun bildu dira, Bertsozale Elkarteak adierazi duenez. Getadarko hirugarren txandan osatutako bideoa ere zabaldu dute.

Hurrengo urtera arte agurtu dira Bertso Udalekuak