Julen Zelaieta
Julen Zelaieta

2026-08-11

Abuztuaren hirua

Abuztuaren hirua –

Doinua: Gure herri ttiki hau da (6 puntukoa)

Abuztuaren hirua

beratarrotzat kuttuna.

Besten egun nagusia

den San Esteban eguna.

Beti ez da hala izan,

begiratuaz hurruna

hogeita hamaseikoa

ze gertaera iluna.

Hamarkadaz isildua

ta guztiz ezezaguna:

A(ha)zteko modukoa ta

a(ha)ntzi behar ez duguna (ber)

 

 

Apenas hamabortz egun

le(he)nago hasi zen guda.

indar frankistak hurbildu

ziren Bera ingurura.

Emakumeak,umeak,

edo gorria zen hura,

herriko plazara deitu

zituzten, eta ingura.:

Hiru aukera eskeini

zieten bide modura:

Gipuzkoara, Frantziara

edo fusilamendura (ber)

 

 

Solchaga koronelaren

agindua nola bare?

denek ere egin zuten

biziraupenaren alde.

Iheslarien senide,

ume, zahar zein nerabe

kamioietan sar arazi

eta sorterritik alde.

Ehundaka beratar izan

ziren, aginduen jabe

herria utzi zutenak

beraiek nahi izan gabe(ber).

 

 

 

Bortxaz deserriratuak

egun hartako ekintzan,

zuten guztia utzi ta

traba berri bat bizitzan.

Senide(e)n berririk gabe

egoeraren peskisan

Kezka eta herri mina.

(bat nahikoa ez bailitzan!)

Nahiz batzuk bueltan etorri

gauza baretu zen gisan,

bertze aunitzek ez zuten

inoiz itzultzerik izan (ber)

 

 

Ta herria militarrek

zutelarik okupatu

haien alde egitea,

gelditu zirenen patu.

Baina salaketa bidez

zabalduz hamaika datu,

aunitz jazarri zituzten,

bertze aunitz fusilatu.

Bederatzi hamarkada

luze zaizkigu pasatu

ta oraindik barkamenik

inork ez die eskatu (ber)

 

 

Gaizki ikusiak zeudenak

haien ustezko ongian,

herria utzi zutenak

sasoi gazte ta jorian,

Fusilatu zituztenak

Argaitzeko harrobian,

ta orain atseden hartu

hilerriko hilobian,

galtzailetzat izendatu

dituztenak historian,…

luzaroan bizi bitez

herritarron memorian

 

Abuztuaren hirua

Abuztuaren hirua