Iraila dator

Iraila dator –

Axier Saralegik bidali digun bertso sorta. Eskerrik asko, Axier!

Gurean bertso sorta bat argitaratu nahi baduzu idatzi: administrazioa@bertsolari.eus


 
 
Zenbat alditan entzuten degun
“txo, iraila datorrela”
udazkenean sartu orduko
eroriko da orbela
baina jarraitzen bada berdintsu 
gauzak esanez horrela
jakin abuztu erdialdean
uda bukatuko dela
 
 
Ekaina bizkor uztaila are
ondorena abuztua
jada kalean ez dabil inor
herria dago hustua
ordena kontran eginda hobe
ze ez da gauza justua
nik beharrean irakasleek 
dute paparra puztua
 
 
“Iraila dator, iraila dator” 
esaten duten guztiak
jakin aspaldi janda nauela 
kontu horrek, angustiak
bertso sorta hau idazten nabil
ta a ze begi bustiak
pentsatu noizbait joko duela
berriz gogor eguzkiak
 
Iraila dator
Arg: Benito