Finalerako autobus zein bazkariko txartelak salgai

Finalerako autobus zein bazkariko txartelak salgai –

Abenduaren 20an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalera joateko autobuserako zein bazkarirako txartelak salgai jarri ditu antolakuntzak bertsosarrerak.eus atarian.
 
Finalerako autobus zein bazkariko txartelak salgai

Irailaren 19an abiatuko da Hazparnen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, eta udazken osoa aurretik badago ere, finaleko eguna antolatzen hasteko unea ere bada. Saiorako sarrerak ekainetik daude salgai, eta, orain, autobuserako eta bazkarirako txartelak ere bai.

Autobusei dagokienez, Aizpurua Autobusak taldearekin lankidetzan emango du Bertsozale Elkarteak finalera bertaratzeko zerbitzua. Sarrera erosterakoan, abiapuntua markatu beharko da. Antolakuntzak abenduaren 14an argitaratuko du abiapuntu bakoitzaren ordutegia. 20 euro balio du autobus txartelak, edozein tokitatik abiatzen dela ere. Autobusak 10:00ak aldera iristea aurreikusten da.

Nafarroako lineen kasuan, bertsosarrerak webgunetik kanpo webgune batera bideratuko da eroslea.  

Bazkaltzeko, aukera desberdinak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kirol instalazioetan, bestalde, bazkariak eskainiko dira. Bi aukera eskainiko ditu Bertsozale Elkarteak:

Bietan egongo da aukera haragijalea zein beganoa eta Euskal Herri osoko produktuekin osatutakoak izango dira.

Finalerako autobus zein bazkariko txartelak salgai