Oier Etxeberria gailendu da Altsasun, eta Ane Labaka Lekeition. Hurrengo saioak Donapaleun eta Tolosan
Oier Etxeberria gailendu da Altsasun –

Iragan larunbatean bertsozalez bete zen Altsasuko Burunda frontoia, Maialen Belarrak gidatutako EHBT26-ko saioa bertatik bertara jarraitzeko asmoz. Bertsolariek honako ariketak egin behar izan zituzten:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
- Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian
- Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian
Honela geratu zen sailkapena:
- Oier Etxeberria Zubimendi_______________672.5
- Eneko Araiztegi Agirre “Korta”___________659.5
- Txaber Altube Sarrionandia_____________648.5
- Imanol Uria Albizuri_____________________647.5
- Iñigo Mantzizidor Larrañaga “Mantxi”____638
- Eñaut Martikorena Lizaso_______________637.5
Puntu gehien eskuratuta, Oier Etxeberria zuzenean sailkatu da Miarritzen jokatuko den azaroaren 14ko kanporaketara.
IKUSI ALTSASUKO SAIOA OSORIK

Lekeitioko kasuan igandean izan zen zita, Santi Brouard pilotalekua leporaino betea zela. Idoia Anzorandiak gidatu zuen saioa, eta lehen faseari dagozkion ariketak eginda, Ane Labakak eskuratu zuen puntu gehien, azaroaren 7an Gernika-Lumon egingo den finalaurrekora zuzenean sailkatuz.
- Ane Labaka Mayoz____________681
- Aner Peritz Manterola___________679
- Maddalen Arzalluz Antia_______677.5
- Aitor Bizkarra Ruiz_____________676
- Eneritz Artetxe Eizagirre_________646
- Aroa Arrizubieta Barredo_________616
IKUSI LEKEITIOKO SAIOA OSORIK

- Eneko Lazkoz Martinez
- Iñaki Viñaspre Simon
- Maider Arregi Markuleta
- Oihana Iguaran Barandiaran
- Saioa Alkaiza Guallar
- Sarai Robles Vitas
Igandean beste saio bat jokatuko da Tolosako Usabal Kiroldekian. Saioaren gidari lanetan Imanol Artola Arretxe ‘Felix’ ibiliko da. Bertsolarien artean, berriz, aldaketa bat izango da igandeko saioan: Jone Uria Albizuriren ordez Unai Mendiburu Valor arituko da Tolosan. Beraz, bertsolari hauek kantatuko dute saioan:
- Aitor Servier Etxexuri
- Amaia Iturriotz Etxaniz
- Eli Pagola Apezetxea
- Julio Soto Ezkurdia
- Oihana Bartra Arenas
- Unai Mendiburu Valor
Lehenengo fasean hurrengo epaile taldea ariko da lanean: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero.
Asteburuko sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bestela, saioen egunean bertan leihatila 15:30ean zabalduko da.

