Abarkasek irabazi zuen 'Errexil' lehiaketako lehen saioa, eta bigarrena etzi izango da

Abarkasek irabazi zuen ‘Errexil’ lehiaketako lehen saioa –

Abarkasek irabazi zuen 'Errexil' lehiaketako lehen saioa

Urriaren 30ean ospatu zen Errexil sariketako lehen saioa, Urruñako Postako gelan. Txapelketa honek baditu bere usadioak bertsolariei ariketak planteatzerako orduan, eta aurtengo edizioan ez da ezberdina izan. Hiru ofizio egin behar izan dituzte lehenik, zortziko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian. Bukatzeko, ganbarako ariketan, bina puntu erantzun behar izan dituzte zortziko txikian eta gai bati bi bertso kantatu behar izan dizkiete bakoitzak erabakitako doinu eta neurrian.

Ibai Lekuona, Abel Zabala eta Iban Thicoipek osatu dute epaimahaia, eta honakoa izan da haien deliberoa:

Lehen postua eskuratuta, Abarkasek azaroaren 20an ospatuko den finalerako pasea lortu du. 

Bigarren kanporaketa etzi jokatuko da, azaroaren 12arekin, 19:00etan, toki berean. Honako bertsolariak igoko dira oholtzara:

  • Lurdes Ondaro
  • Xabi Maia
  • Manex Agirre
  • Haira Aizpurua
  • Oihana Arana
  • Mizel Mateo

Saioko irabazlea finalera pasako da zuzenean, eta bertsolari taldea osatuko duten beste lau lagunak bi saioetako puntuazioaren arabera aukeratuko dira.

Abarkasek irabazi zuen ‘Errexil’ lehiaketako lehen saioa