Libe Goenaga
Libe Goenaga

2026-11-13

Laguntza ezari

Laguntza ezari –

Doinua: Moro katua

Hara egun bateko 
gertaeren pila
goizean matxuratu
zulatuta baizeukan
atzeko gurpila 
ni pentsatzen jeinua
etor dadila
ondoko koadrila
seko inutila
begirada hila
laguntza isila
eskua luzatzeko 
ez daude mila
eta ni on usteko
pertsonen bila
 
 
Lanera autobusez
txango deigarria
ez nago haurdun eta
ez naiz elbarria
baina esertzea da
mesedegarria
ta bati egin nion
keinu larria
txiklez eztarria
kaskoz belarria
ni erortzear ia
laguntza urria
aulki hutsean poltsa
dunak jarria
altxatuko omen du
Euskal Herria
 
 
Arratsaldez baimen bat
berritzeko txanda
etxetik egitea
erreza ez zan ba
aurretik dei luzeen
musikitak janda
aldundian ez nintzen
lehendik izanda
ilara luzanga
aurrerantza joanda
azkenean danba
paperak emanda
– ezin zaitut lagundu
hemen karanba
eskaera ondoko
leihatilan da
 
 
Afaltzeko labean
pest neukan legatza
ohartu nintzenean
ez neukala gatza
bizilagunen txirrin
hotsetara  hatza
luzatu nuen baina
bueltan lokatza
pertsianak altza
gabeko ezkatza
asko daude antza
ta bizidunak tzaaa!
haiek ez omen dira 
nere baratza
hara erantzun gazi 
bezain garratza
laguna laguntzeko 
zenbat zalantza
aspaldian galdua
det esperantza
 
Laguntza ezari
Arg: kaboompics
Laguntza ezari