Bertso eskolei esker hemen, jarraitzen dugu – Ainhoa Aranak Goienan. Arabako Binakako Bertsolaritza Txapelketaren lehengo edizioa jazo zen joan den larunbatean eta Martin Abarrategi eta Manex Agirre bertsolariek ekarri dute txapela Aramaiora. Abarrategirentzat lehen txapela izan da eta Agirrek beste txapelketaren bat irabazi izan badu ere, aspaldiko sentsazioak berreskuratu dituela dio. Pozik daude
