200 urte Pernando Amezketarra hil zela

200 urte Pernando Amezketarra hil zela –

Pernando Amezketarra, jaiotzez Fernando Bengoetxea Altuna (Amezketa, Gipuzkoa, 1764ko urriaren 10a – 1823ko uztailaren 9a) bertsolaria eta plazagizona izan zen. Bere ateraldi umoretsuengatik, bizitasunagatik eta argitasunagatik oso famatua izan da Gipuzkoan bere garaitik, eta 1990eko hamarkadan argitaratutako marrazki bizidunen bitartez gaur egungo euskaldunen artean ere ospetsua. Oso bertsolari eta gizon berezia izan zen. Haren bitxikeriak eta ateraldi xelebreak Gregorio Mujika jaunak jaso zituen behin eta berriro berrargitaratu den Pernando Amezketarra izeneko liburuan.

 

200 urte Pernando Amezketarra hil zela
Pernando Amezketarraren omenez lehengo astean egin zuten antzezlaneko parte hartzaileak, Amezketan. ZUHARA TELLETXEA

 

Aurten 200 urte konplitu dira Pernando hil zenetik, beraz, eta amezketarrek efemeridea probestu dute, bertsolariari aitortza egin eta herriko kultur etxeari bere izena jartzeko. 

Ekimenari buruzko albistea plazaratu du Josu Artutxa Dorronsorok Gipuzkoako Hitzan.

Amezketako Udalak Pernandori buruzko atal bat dauka bere webgunean, eta bere bizitzari buruzko azalpenak irakurtzeaz gain, lotura duen tokiei buruzko txostenak eta bere zenbait bertso irakurri daitezke. 

200 urte Pernando Amezketarra hil zela