2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabaldu da
2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabaldu da –
Martxoaren 31n ireki zen epea, apirilaren 14an itxiko da. 2007an edo aurretik jaiotako Nafarroako bertsolariek hartu ahalko dute parte (hau da, 18 urte dauzkatenak edo 2025ean zehar beteko dituztenak). Honako formularioa bete behar da horretarako.
Parte hartzaileak Nafarroan jaiotako bertsolariak izan beharko dira, txapelketa jokatzen den urtean bizilekua Nafarroan dutenak edota Nafarroako bertsolaritzarekin lotura estua dutenak. Horretaz gain Bertsozale Elkarteko kide izatea ere eskatuko zaiela jakinarazi dute antolatzaileek.
Sailkatze saioak maiatzean zehar jokatuko dira, azken txapelketan, 2023koan, parte hartu ez zuten bertsolariekin. Txapelketa urriaren 4an hasiko da, eta azaroaren 29an amaitu. 47. txpaelketa honetako finala Nafarroa Arenan izango da. Azkenekoz Julio Sotok irabazi zuen, 2023an.