Abian da I. Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa

Abian da I. Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa –

Idiazabalgo Bertso Taldeak Florentino Goiburu bertsolari idiazabaldarra oroitzeko helburuarekin eta herriko bertsozaletasuna sustatzeko asmoz, urtero egingo den ekimen hau jarri du martxan.

 

Abian da I. Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa

Honako hauek dira lehiaketaren oinarriak:

 

1. Parte-hartzaileak:
Edonork parte har dezake

2. Kategoriak eta lanen ezaugarriak
Bi kategoria ezarri dira:

A kategoria:

  • 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoak (biak barne)
  • 4 bertso.

B kategoria:

  • 2007ean edo lehenago jaiotakoak
  • 6 bertso.

Aurkeztutako lanek gai eta neurri librea izango dute, euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Ezinbestekoa da bertsoen doinua zehaztea. 

 

3. Sariak
Honako sari hauek ezarri dira:

A kategoria

  • 1. Saria. 
  • 2. Saria.
  • 1go herritarraren saria.

B kategoria

  • 1. Saria 
  • 2. Saria 
  • 1go herritarraren saria.

4. Aurkezteko modua eta epea
Lanak jasotzeko azken eguna 2024ko Urtarrilaren 12a izango da.

Lanaren kopia bat liburutegian aurkeztuko da gutun-azal itxi baten barruan. Gutun-azalaren kanpoko aldean, honako testu hau idatzi behar da:

– Florentino Goiburu Bertsopaper lehiaketa
– Kategoria (dagokion kategoria adierazi)
– Lanaren izenburua: (bertsopaperaren izenburua adierazi)

Gutun-azal horren barnean, beste gutun-azal bat sartuko da, itxita eta kanpo aldean bertsopaperaren izenburua idatzita eramango duena, eta horren barnealdean, orri bat, egilearen datu hauek adierazita: izena eta bi abizen, jaiotze-data, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, horiek guztiak bertsopaperaren egileari dagozkionak. Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izango da lehiaketan onartu.

Antolatzaileek bermatzen dute datu pertsonalen babesari buruzko indarreko araudia betetzea, zeina Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotzen baita. Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua beteko da pertsona fisikoen babesaz bezainbatean.

Lehiaketara aurkezten diren lanak Bertso Taldeak gordeko ditu eta webgune batean edo paperean argitaratzeko eskubidea izango du. Beti ere salneurririk gabe.

5. Epaimahaia
Epaimahaia 4 pertsonek osatuko dute. 

6. Epaia eta sari-banaketa
Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

Kategoria guztietan, edozein sari eman gabe utzi ahalko da, baldin eta epaimahaiaren iritziz ezein lanek ez badu behar adinako meriturik edo kalitaterik.

Sari-banaketa 2024ko otsailean izango da, Idiazabalgo jaien egitarauan.

7. Kontuan hartu beharreko beste batzuk
Saria nori eman behin ebatzi eta gero, saritutako lanak ezin izango dira aurkeztu inongo lehiaketatara, ezta inongo saririk jaso ere.

Lehiaketa honen garapenaren eta oinarri hauen interpretazioaren inguruko gatazka oro antolatzaileek ebatziko dute.

Lehiaketa hau arautzen duten oinarriak ez betetzeak berekin ekarriko du lehiaketatik baztertzea.

Abian da I. Florentino Goiburu bertsopaper lehiaketa