"Ahots Baten" sormen egonaldia zabalik

“Ahots Baten” sormen egonaldia zabalik –

"Ahots Baten" sormen egonaldia zabalikAbenduaren 26tik 30era izango da egonaldia Zestoako Sastarrain baserri eskolan. Azaroaren 20ra arte eman ahal izango da izena.
 

Etengabe antzerkia, bertsolaritza, kantugintza edota literatura lantzen dabiltzan gazteek oraingoan ere izango dute Gabonetarako planik. Hirugarren urtez segidan Ahots Baten sormen egonaldia antolatu du Mintzolak, gazte sortzaileei begira.

Aipatutako diziplinak landuko dituzte egonaldiko egun bakoitzean, gaian adituak eta arituak direnen esperientzia eta gomendioen laguntzaz. Iaz, esaterako, ITU literatur bandakoak, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” antzezlea, Anari kantaria eta Julio Soto eta Miren Amuriza bertsolariak hurbildu ziren Zestoako Sastarrain baserri eskolara.

Abenduaren 26tik 30era izango da egonaldia, Zestoan oraingoan ere. 15-21 urteko gazteek eman ahal izango dute izena, Mintzolaren webgunean dagoen formularioa beteta edota Mintzolara deituta, 943 69 38 70 zenbakira. Azaroaren 20ra arte izango da horretarako aukera. 40 laguneko taldea osatukoan zerrenda itxiko da. Taldea osatzeko kontutan hartuko dira izen emate ordena, eta alorren arteko oreka. 

Mintzola Ahozko Lantegiak euskarazko ahozko beste adierazpideekin elkarlanean antolatutako bidean abiatutako egitasmoa da Ahots Baten. Hala, Mintzola Ahozko Lantegiarekin batera aritu dira antolaketan Ikastolen ElkarteaBertsozale ElkarteaEHAZEEuskal Kantuzaleen Elkartea eta ipuingintzako zenbait aditu eta aritu.