Aiako udako bertso jaialdia ikusgai, Anbuneren eskutik
Aiako udako bertso jaialdia ikusgai –
Bertso jaialdi aparta antolatu zuten Aian, bertako jaien baitan. Sei protagonista izan ziren, probalekuan burutu zen jaialdian: Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Xabat Illarregi, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak, Sebastian Lizaso gai-jartzailearen esanetara. Honela jarraitzen du Aiako jaialdiak:
- Bostak. Andoni da piszinako arduraduna. Sokorrista bat behar du. Beste laurak aurkeztu zaizkio.
- Medikuaren kontsultan izan berria da Nerea.
- Bostak. Dantza askatuko lehiaketa dago Aian. Bost dira baina bi bikote osatu behar dituzte.
- Maialen, Nerea eta Xabat. Loteriako dezimo bat erosi zuten parrandan zebiltzala, eta tokatu egin da, baina dezimorik ez da ageri.
- Andoni eta Ametsek eraikin altuetako kristalak garbitzen egiten dute lan bikoteka. Andoni gau-pasa eginda agertu da.
- Bostak puntutan.
- Azken agurrak.

