Aitor Bizkarra gailendu da Bermeon
Aitor Bizkarra gailendu da Bermeon –

Herenegun jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren itzuliko lehen saioa Bermeoko Artza frontoian. Honako lanak egin behar izan zituzten bertsolariek:
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
- Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
- Hiruna bertso ofiziotan, sei puntuko motzean.
- Launa kopla ofiziotan, lauko handian (bertso biren balioa edukiko du).
- Ganbarako lana:
- Gaia emanda, hiru bertso, doinu eta neurri librean.
Lan puntuagarriak eginda, Aitor Bizkarrak eskuratu zuen puntu gehien. Honela geratu zen puntuazioa:
- Aitor Bizkarra Ruiz – 664
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola – 641.5
- Onintza Enbeita Maguregi – 632
- Aissa Intxausti Aburruza – 608
- Unai Mendiburu Valor – 599,5
- Ibai Amillategi Omaetxebarria – 599,5
Bizkarra eta Etxebarriazarraga matematikoki finalerako sailkaturik daude jada. Azken finalaurrekoa larunbat honetan izango da, Markina-Xemeinen, eta honako lagunek abestuko dute: Gorka Pagonabarraga Agorria, Imanol Uria Albizuri, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

