Aitor Tatiegik jantzi du txapela 53. Osinalde Sarian

Aitor Tatiegik jantzi du txapela 53 Osinalde Sarian –

Aitor Tatiegik jantzi du txapela 53 Osinalde Sarian
Sei bertsolariak, Ane Etxezarreta aurkezlearekin, larunbatean, Osinalde Elkartean. Arg: bertsoa.eus

Aitor Tatiegi oñatiarrak irabazi du bertsolari gazteentzako 53. Osinalde Saria. Iragan larunbatean izan zen finala Gabiriako Osinalde Elkartean. Sariketa martxoan hasi zen, eta hiru kanporaketa jokatu dira, hemezortzi bertsolariren parte hartzeaz: kanporaketa bakoitzean seik, eta bakoitzetik bi sailkatuta, seik jokatu dute finala. Tatiegirekin batera, Haira Aizpurua saratarra, June Aiestaran beasaindarra, Eki Mateorena leitzarra, Iruri Altzerreka garaitarra eta Libe Goenaga getariarra aritu ziren kantuan larunbatean. Ane Etxezarreta izan zen gai-jartzailea, eta honako lagunek osatu zuten epaimahaia: Oihana Aranguren, Xabier Iriondo, Eresti Oiarbide, Asier Ibaibarriaga eta Eneko Araiztegi Korta.

160 bertsozale inguru batu ziren Osinalden saioa entzuteko. Tatiegik irabazi zuen, eta Aizpuruak publikoaren saria eta bertso onenaren saria jaso zituen.

Goierri Telebistak saioa grabatu zuen.

Aitor Tatiegik jantzi du txapela 53 Osinalde Sarian