Algortan kolosala izango da!

Algortan kolosala izango da! –

Algortan kolosala izango da!Badator HITZAREN DANTZA ekimenaren hirugarren edizioa Algortan. Ez da mingaina izango irailaren 17an bertsozaleek dantzan jarriko duten gauza bakarra, euskal dantza ezbedinetan parte hartzeko aukera zabala izanen baita, kantuaz gaindi. Ekimena ez da toki bakarrean izango, herritik mugitzen joango baita egitaraun azaltzen den gisa. Antolatzaileek arrantzalez zein baserritarrez jantzita parte hatzeko gonbitea luzatu dute. 

16:30etan bertso saioa izango da Nikolas Deuna plazan Xabi Paya, Oihana Iguaran eta Jone Uriarekin.

 

ALGORTAN ZEHAR
Kalejira Eresoinka taldearekin:
11:00 Villaondoetan Arabako dantzak eta kantak
11:30 Villamonten Zuberoako dantzak eta kantak
12:00 Alangobarrin Nafarroako dantzak eta kantak
12:30 Satistegin Lapurdiko dantzak eta kantak
13:00 Tellagorrin Gipuzkoako dantzak eta kantak
13:30 Portu Zaharrean Bizkaiko dantzak eta kantak
14:00 Telletxen Nafarroa Behereko dantzak eta kantak
SAN NIKOLAS PLAZAN
15:00 Herri bazkaria. 
16:30 Bertso saioa: Xabi Payá, Oihana Iguaran eta Jone Uria
18:00 Erromeria Garilak 26 taldearekin.

 

 Bazkarian (15€) izena emateko 2 aukera daude:

1) Tiketa erosi Algortako Bodeguilla edo Salem tabernetan, edo Erromoko El Museo tabernan.

2) Ordainketa Laboral Kutxako 3035-0221-74-2210001961 kontuan egin, eta ordainagiria emailez bidali albegetxo@gmail.com helbidera, ordainketa zenbat laguni dagokion, izen-abizenak, eta herria(k) zehaztuta.

Antolatzaileek posible den heinean izena ahal bezain pronto ematea eskatu dute, azkenengo unerarte itxaron gabe.

Algortan kolosala izango da!