Altsasuko saioa irabazita, finalerako sailkatu da Saioa Alkaiza

finalerako sailkatu da Saioa Alkaiza –

Altsasuko Iortia Kulturgunean jokatu da azken txapelketako lehen finalaurrekoa, 250 bertsozaleren aitzinean.
 
finalerako sailkatu da Saioa Alkaiza
 

Zigor Gartzia “Zian” aritu da gai-jartzaile lanetan, eta epaile, berriz, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena. Alkaizak eskuratu du puntu gehien, eta abenduaren 2an Iruñean jokatuko den finalerako sailkatu da. Honakoa izan zensailkapena:

1. Saioa Alkaiza Guallar (506,5)
2. Saats Karasatorre Martinez (470,5)
3. Sarai Robles Vitas (468,5)
4. Eneko Fernandez Maritxalar (465)
5. Ekhiñe Zapiain Arlegi (464)
6. Patxi Castillo Graciarena (445,5)

Larunbatean jokatuko da bigarren finalaurrekoa, Agoitzen. Hirugarrena eta azkena, aldiz, azaroaren 19an izango da, Lesakan. Bietarako zein finalerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

finalerako sailkatu da Saioa Alkaiza