Badator Altzako XXIV. Bertso Aroa

Apirilaren 10ean hasiko da. Altzania Kultur Elkarteak, Bizarrain Euskara Elkarteak eta Altzako Bertsozaleak elkarteak antolatu dute apiriletik azarora luzatuko den ekimena.

Badator Altzako XXIV. Bertso Aroa –

Heldu den asteazkenean jarriko da martxan programazioa, Aitor Odriozola Zubillaga kazetari eta euskara irakasleak gidatutako bertsoei buruzko solasaldi batekin (19:00etan, Altzania elkartean). Hilaren 13an (larunbata) bertso bazkaria egingo daAltzatarrak elkartean, 14:00etan, Andoni Egaña eta Aner Peritz bertsolariekin; gai-jartzaile lanetan Joseba Alkiza arituko da.

Hurrengo bi saioak maiatzean eta ekainean izango dira. Lehenik, maiatzaren 3an, 19:30ean, bertso poteoa egingo dute, Altzako udaletxe zaharretik. Auzoko bertso eskolako bertsolariak arituko dira bertsotan, trikitilariekin bat. Ekainaren 2an, 18:00etan, bertso jaialdi bat egingo dute Harria parkean, Oihana Arana, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Xabier Galletebeitia bertsolariekin; Ainhoa Urien izango da gai-jartzailea.

Udazkenean azken txanpan sartuko da Bertso Aroa. Urriaren 4an, 19:00etan, bertso musikatuak izango dira Tomasene Kultur Etxean, Josune Aramendi, Agin Laburu, Julio Soto eta Nerea Ibarzabalekin. Ixaki Arruti eta Gari Otamendi izango dira musikariak, eta Amaia Agirre gai-jartzailea. Egitarauari amaiera emateko bertso bazkari bat egingo dute Altzania elkartean, azaroaren 2an (14:00etan). Ekhiñe Zapiain eta Sustrai Colina arituko dira bertsotan, eta Aitor Odriozola izango da gai jartzailea.

Badator Altzako XXIV. Bertso Aroa

Badator Altzako XXIV. Bertso Aroa