Bertso eskolak aztertzen dituen liburua atera du Nevadako unibertsitateak

Bertso eskolak aztertzen dituen liburua atera du Nevadako unibertsitateak

Bertso eskolak. Basque Improvisational Poetry Schools izenburuarekin aterak du lana Nevadako Unibertsitateak. Bertso eskolen bilakaera eta izandako eragina aztertzen ditu liburuak.
Bertso eskolak aztertzen dituen liburua atera du Nevadako unibertsitateak

2020an egitekoa zen kongresurako lanak oinarri hartuta osatu dute liburua. Oihana Iguaran, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Beñat Krolem eta Larraitz Ariznabarretaren lanak biltzen ditu eta baita Reyes Lazaro eta Jacqueline Uriak Maialen Lujanbio eta Miren Artetxeri egindako elkarrizketak ere. Edizio lanetan Xabier Irujo, Iñaki Arrieta Ibaro eta Larraitz Ariznabarreta aritu dira.