Bertso eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak

Bertso eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak –

Bertso eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak

Bertso-eskoletako gazteen arteko harremanak sendotzea da Bertsozale Elkartearen xedeetako bat, eta ildo horretatik antolatu da ekimena, era berean Bertsolari gazteen taldekako BBK sariketarekin lotua dena.

Egonaldia 2008-2011 urteen artean jaiotako gazteentzat antolatu dute. Gorozikako aterpetxean elkartuko dira azaroaren 6an, 17:30ean; eta amaiera hurrengo egunean izango da, azaroaren 7an, Gernika-Lumon jokatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoaren ondoren.

Izen-emate epea zabalik dago, eta prezioa 30€-koa da. Antolatzaileek adierazi dutenez “aforoa mugatua izango da eta parte hartzaileen zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan”. Izena emateko azken eguna urriaren 25a izango da.

“Egun berezi honetan bertso munduan sakontzeko aukera izango dugu, bertso eskoletan egiten dugun ohiko jardunetik haragoko pausu bat ematekoa. Egun ederra antolatu dugu denok batera egoteko: bertso eskola, ikastaroa, bertso-paseoa eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoa”, esan dute Bizkaiko Bertsozale Elkartetik.

BARNETEGIAN IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Eraman beharrekoa:

  • Lotarako zakua
  • Aldatzeko arropa
  • Osakidetzako txartela
Bertso eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak