Bertso gaua Irunen Irunabarren eskutik

Bertso gaua Irunen Irunabarren eskutik –

IRUNABAR Irungo Bertsoaren Bilgunea. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, Irungo bertso giroa biziberritzeko asmoz 2007an sortua. Bere egiteo nagusiak honakoak dira, besteak beste:

  • Txingudiko Bertso Eskola kudeatu.
  • Ikastetxeei hezkuntza ez formalaren eremuan bertsolaritzarekin loturik sortzen zaizkien beharrei erantzutea: bertso eskolak sortu eta kudeatu, bertso saioak antolatu, …
  • Irun eta inguruan sortzen diren beharrei erantzutea: bertso saioak antolatzeko laguntza eskaini, bertsolariak bidali…
  • Irunen eta eskualdean bertsoarekin lotuta antolatzen diren ekimen guztien berri ematea. Informazio eguneratua jaso nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat irunabar@gmail.com helbidera.
  • Irungo Bertso Eskolen Eguna antolatzea.

Bertso gaua Irunen Irunabarren eskutik

Baina egunaz gain, Irunabarrek bertso gauak ere antolatzen ditu, eta lehena etzi izango da. Bertan ariko dira Iñaki Zelaia, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Andoni Zelaia eta Abel Zabala. Gaiak jartzen Aitor Errazkin arituko da, eta bat-bateko saioaren aurreko bertso jarriak, aldiz, Adrian Arrutiren kargu daude. 

Ondoren afaltzeko aukera izanda da Kabigorri elkartean. 

Harremanetarako, irunabar@gmail.com edo 685 72 75 39 telefono zenbakia.

Bertso gaua Irunen Irunabarren eskutik