Bertso udalekuak Getadarren

Bi txanda izan dira Getadarreko bertso udalekuetan, Ezprogizen (Nafarroa). Lehenik 12-13 urteko 36 gazte uztailaren 9tik 15era, eta ondoren 16-18 urte arteko 42 gazte.

Bertso udalekuak Getadarren –

Lehen txanda

Arabatik, Bizkaitik, Gipuzkoatik, Lapurditik eta Nafarroatik iritsi ziren gaztetxoak, eta bederatzi lagunez osaturiko hezitzaile taldea zeukaten zain bertan: Eki Mateorena Zozaia, Oihana Arana Cardenal, Ibai Lekuona Darceles, June Aiestaran Iparragirre, Oihan Navarro Martinez, Irati Tolosa Zubeldia, Haizea Arana Cardenal, Joane Aldalur Irazusta eta Maider Altuna Urbina.

Bertso udalekuak Getadarren

Antolakuntzatik adierazi dutenez, “zazpi egunez hamaika dinamika egiteko tartea izan dute, adin beretsuko beste hainbat bertsolari eta bertsozale ezagutzeaz gain. Bertsoaz harago ere ekintza ugari egin dituzte: sormen tailerrak edo euskal dantzen ikastaroa, esaterako. Beroari aurre egiteko, ur-jolasez gain Zangotzako igerilekura txangoa ere egin dute”.

Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Nerea Ibarzabal Salegi bertsolarien bisita ere jaso zuten. Berriketaldi eta jolasez gain, bertso afaria ere egin zuten, udalekura bertaratutako gazteek proposatutako gaiei helduz.

Honakoa da txandako hezitzaileek prestatu duten bideoa:

 

Bigarren txanda

Arabar, bizkaitar, gipuzkoar, lapurtar eta nafarrez osatutakoa taldea izan da honakoa ere, eta hezitzaile talde galanta izan dute haientzat ere: Alaitz Barandiaran Agirre, Aritz Irigoien Kortabarria, Aroa Arrizubieta Barredo, Beñat Astiz Isasi, Izaro Bilbao Arostegi eta Martin Abarrategi Sarrionandia. Sukaldean hiru anai-arreba: Lide, Maider eta Urko Arregi Markuleta.

Bertso udalekuak Getadarren

 

Antolatzaileek adierazi dutenaren arabera “hamar egunetan zehar denboraren makina baten parte izan dira, egun bakoitzean garai batean geratuz. Geltoki bakoitzean hainbat dinamika egin dituzte, baita zenbait bisita jaso ere. Ekain Alegre Gilekin abesti bat sortzeko aukera izan dute, kantaldia egin dute Paul Beitia eta Jon Gurrutxaga Urbietarekin eta Palestinaren aldeko flotillako kide den Landerrekin solasaldia izan dute”.

Amets Arzallus Antia eta Nerea Elustondo Plazaola bisita jaso zuten gazteek. Haiekin hitz egin eta bertso-afaria egin zuten. Gaiak jartzeaz gain, gazteetako batzuk haiekin abestera ere animatu ziren.

Txanda honetako hezitzaileek ere prestatu dute bideoa:

Bertso udalekuak Getadarren