Bertsoak ikasturtea borobiltzeko
Bertsoak ikasturtea borobiltzeko –

Gu ere bertsotan ekimenaren baitan, Eneritz Artetxe eta Eneko Beretxinaga kantuan aritu ziren ikasle azkoitiarrei, eurek bertsotarako gaiak eta ariketak proposatzen zizkieten bitartean.
Azkoitiko Xabier Munibe, Floreaga eta Bizilore ikastetxeetako dozenaka ikasle pasa ziren oholtzatik bertsoak abestera. LHko hirugarren zikloko ikasleak ziren, LH5. eta 6. mailetakoak
Duela lauzpabost urtera atera ikasleak beraiek aritzen ziren bertsotan, mozorro eta guzti, baina duela hiru urte formatua aldatzeko deliberoa hartu zuten. Ahozkotasuna zorroztea, sormena hauspotzea, jendaurrean egoteko nahiz hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen ikasten laguntzea, komunikatzaile onak sortzea, eta noski, bertsozaletasuna sustatzea dira programa honen xedeak.