Bertsolari 2.0

Bertsolari 2.0

Bertsolari 2.0Bertsolari aldizkaria aspaldidanik dago sarean, baina egon baino sarean aritu egin behar denez, oraingoan ere eraberritzeko garaia iritsi zaigu, eta aldaketa txiki batzuk egin ditugu, irakurle. 

Lehenik eta behin, astean behin albiste motz bat idatziko dugu bertsolaritzaren inguruan, eta horretaz gain, hemeroteka elikatzen jarraituko dugu. Gure helburua hemen, gure web orrian, bertsolaritzaren inguruan argitaratzen diren albiste eta idatziak batzea dira, zuri modu erraz eta irisgarrian eskaintzeko.

Amaitzeko, gure blogari komunitatea indarberrituta dator, eta bakoitzak hilean behin burutazio, bertso, idatzi edota edozein sorkuntza konpartituko du gurekin. Hauxe da gurekin jarraitzen duen ekipoa: Ane Labaka, Oihana Bartra, Jon Martin, Oihana Iguaran eta Ainhoa Agirreazaldegi. Esperientzia luzeko adiskideez gain, lagun berriak batu ditugu: batetik, Alain Ulazia eta Paula Herasek elkarrekin kudeatuko dute bloga; bestetik bi harribitxi atera ditugu harrobitik: Enare Muniategi deustuarra eta Aratz Igarzabal gabiriarra. 

Bertsolari 2.0