BERTSOLARI aldizkariaren I. Bertso Idatzi Lehiaketa

BERTSOLARI aldizkariaren I. Bertso Idatzi Lehiaketa –

Gure urtebetetzea ezin dugunez zurekin kalean ospatu, aldizkariko orrietan ospatuko dugu… eta nola ez, bertsotan! Idatzizko gure lehen bertso lehiaketa antolatu dugu, eta zuk bertan parte hartzea nahi genuke. Honakoak izango dira ezaugarriak:

 

BERTSOLARI aldizkariaren I. Bertso Idatzi Lehiaketa

 

  • Hiru bertso, librean.
  • Zehaztu doinua.
  • Maiatzaren 31ko goizeko 08:00ak baino lehen bidali beharko dira administrazioa@bertsolari.eus helbidera
  • Bertsoak bidaltzerakoan zehaztu izen-abizenak, helbidea eta adina.
  • Bi adin kategori ezberdinduko dira: bata hamalau urte arte (hamalau barne), eta bestea hamalautik aurrerakoak

 

Epaimahaia

 

Sariak

 

Gaztetxoak

  • Lehen saria: Gela Urdina scaperoom-erako lau sarrera (Zarautz) + TERNUA-ko kamiseta bat
  • Bigarren saria: bertsolari ezberdinei buruzko liburuko sorta + TERNUA-ko kamiseta

 

 

Helduak

  • Lehen saria: Elkano scaperoom-erako bi sarrera eta Kabian apartamentuetan gau bat bi lagunentzat (Getaria). TERNUA-ko kamiseta bat
  • Bigarren saria: Eleizondo Landaetxean gau bat bi lagunentzat eta Lasturko tabernan otordu bana bi lagunentzat + TERNUA-ko kamiseta bat

 

Partehartzaile guztiei NORK komikiaren kamiseta bat oparituko dizuegu! Garrantzitsua: emaila bidaltzen duzuenean zehaztu ze kamiseta neurri nahi duzuen.

Irabazleen bertsoak udako alean agertuko dira. Eta ez hori bakarrik! Oskar Estanga musikariak bertso irabazleak musikatuko ditu, eta gure podcast eta youtube kanalen bidez zabalduko ditugu.

Ospatu Bertsolari aldizkariaren 30 urteak gurekin!

BERTSOLARI aldizkariaren I. Bertso Idatzi Lehiaketa