Bertsolari gazteen plazaratzea sustatzeko asmoz jaio da "Danon Plaza" ekimena Bizkaian
Bertsolari gazteen plazaratzea sustatzeko asmoz jaio da “Danon Plaza” ekimena Bizkaian –
Gazteen plazaratzea laguntzea helburu, eta beraien neurrira egindako plazak eskaintzea xede, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak “Danon Plaza” izeneko ekimena sustatu du.

Bertsolari gazteak eta Bizkaiko finalistak batuko ditu zirkuitu honek, eta antolatzaileek adierazi dutenez “saioak dinamikoak eta biziak izango dira. Ohiko plazetako lanak egingo dituzte parte hartzaileek, eta baita adinari eta bertso mailari egokitutako bestelako ariketa eta jolasak ere”. Saioak publiko orokorrari zuzenduta daude, eta sarrera doakoa izango da.
PARTE HARTZAILEAK:
Saio bakoitzean 5 bertsolarik egingo dute bertsotan: 18 urtera arte bi, 18-25 arteko bi, eta finalista bat.
GAZTETXOAK (18 urtera artekoak):
Emile Zabala, Peru Cristobal, Haizea Rotaetxe, Malen Ibarzabal, Aimar Marcos, Adur Lopez, Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea, Eider Fernandez, Bañat Enbeita, Kirmen Jauregi, Haizene Merino, Amaiur Betanzos, Helene Yerga, Naroa Iturrioz eta Maddi Aurtenetxe.
GAZTEAK (18-25 urte artekoak):
Joseba Ortuzar, Izaro Bilbao, Ixone Asategi, Irube Basagoiti, Asier Alcedo, Jon Abasolo, Enara Gallastegi, Janire Arrizabalaga, Beñat Bilbao, Araitz Katarain, June Diaz, Maider Altuna, Haizea Telleria, Bittor Altube eta Kelmene Abaitua.
BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALISTAK
Aitor Bizkarra, Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti, Txaber Altube, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Gorka Pagonabarraga.
SAIOAK:


