Bertsolaritza ikertzeko bi sari izango dira aurten

Bertsolaritza ikertzeko bi sari izango dira aurten –

Bertsozale Elkarteak eta Mikel Laboa Katedrak bertsolaritzari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko helburuarekin bi sari esleituko dituzte aurten.
 
Bertsolaritza ikertzeko bi sari izango dira aurten

 

Bertsolaritzari buruzko ikerketa eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko deialdia egingo da. Oraingoan lehentasuna master amaierako lanen proiektuak izan arren, beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak ere ametituko dira. “Geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin, horien ikergai nagusia bertsolaritza bada, nahi den jakintza-alorretik ikertua”, adierazi dute antolatzaileek. Baldintza gisa ezarri da unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu beharko duela proiektua. 2023an 2.500 euroko diru-laguntza esleituko da.

Eskariak aurkezteko epea: 2023ko irailaren 18a arte.

Hautatuen izenak eta ordezkoen zerrenda argitaratzeko eguna: 2023ko urriaren 18a.

Ikerketa lanak amaitzeko epea: 2024ko urriaren 18a, beranduenez.

Informazioa sakonago azaldu honako dokumentuan, eta eskaera orria ere eskegi da. 

 

 

Gradu Amaierako lanen Sarian bertsolaritza ikergai gisa aukeratu izana baloratzea da bigarren deialdiaren helburua. Bertsolaritza ikergai duen Gradu Amaierako Lan bat edo Goi mailako Antzerki zein Musika ikasketa bukaerako lan bat sarituko da. Deialdira 2020-21, 2021-22 edo 2022-2023 ikasturteetan defendatutakoak izan beharko dute. 2023an 600 euroko sari bat esleituko da.

Lanak aurkezteko epea: 2023ko irailaren 18a.

Informazio gehiago hemen eta eskaera horria hemen

Bertsolaritza ikertzeko bi sari izango dira aurten