Bertsolaritza, interes kulturaleko ondare inmateriala EAEn

Aurretik Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian lortua zuen izendapena. Euskal Autonomia Erkidegoa batuta, bertsolaritzari berezkoa zaion lurralde guztian izango da aitortza hau.

interes kulturaleko ondare inmateriala EAEn –

interes kulturaleko ondare inmateriala EAEn

2018an Nafarroan, 2022an Ipar Euskal Herrian eta orain, 2024an, EAEn izendatu da bertsolaritza Kultura Ondare Immaterial. Eusko Jaurlaritzak gaurko Gobernu Kontseiluan “Euskadiko interes kultural immaterialeko ondare” izendatu du, eta, Bertsozale Elkartetik jakitera eman dutenez, aurki egingo da izendapen ofiziala. “Aitortza hau komunitate oso baten lanari esker lortu da, eta horren errekonozimendua da izendapena”, adierazi du elkarteak.

Beñat Gaztelumendi Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduradunak prozesuaren berri eman du:  

Izendapenarekin, kultura ondare immaterialak dituen ezaugarriak aitortzen zaizkio bertsolaritzari:

  • Belaunaldiz belaunaldi helarazia
  • Komunitateei identitate sentimendua ematen diena
  • Kultura aniztasunarekiko eta giza sorkuntzarekiko errespetua areagotzeko laguntza ematen duena.

Halaber, berau babesteko neurriak ere aitortzen zaizkio:

  • Komunikazio eta publizitate kanpainak
  • Prestakuntza programak
  • Beste administrazio batzuekiko hitzarmenak.

Euskal Herri osoa barnebiltzen duen jarduera izanik euskararen lurraldeko tokiko hiru administrazioekin kooperazio akordioak ere aipatzen dira.

Elkartetik adierazi dutenez, “Unescok Kultura Ondare Immateriala babesteko 2003ko Konbentzioa onartuta, bultzada eman zion ondare immaterialaren aitorpen juridikoari. Nazioarteko erakundeak kultura-ondare immaterialaren inbentarioa egiteko eta jendearen esku jartzeko prozesua gomendatzen du; inbentarioa inbentariatutako kultura ondare immateriala babesteko plan zehatzak formulatzeko oinarri izan daiteke. Konbentzio horretan oinarrituta, administrazio bakoitzak bere legeria garatu du, eta horren baitan egin du eskaera Bertsozale Elkarteak eta eskuratu du izendapena bertsolaritzak lurralde administrazio ezberdinetan: Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko lurraldeei zegokien izendapena lortuta, orain eskuratu du bertsolaritzak kultura ondare immaterial izendapena EAEn, 2020an Bertsozale Elkarteak egin zuen eskaerari erantzunez”.

Ainhoa Urien Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kideak izendapenaren balorazioa egin du:  

Aitortza izanagatik, lanean jarraitu du Bertsozale Elkarteak: “Elkarteak bere egitekoan barneratuta du bertsolaritza zaintzeko betebeharra, hezkuntzan, plazan edota ikerkuntzan egiten duen lanaren bidez, eta kulturgintzan, euskalgintzan edota nazioarteko erakundeekin dituen elkarlanen bidez. Eta noski, bertsolaritzaren ekosistema osatzen duten bertsolari, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile, bertso-eskola, elkarteko bazkide eta zaleei esker”

Beñat Gaztelumendik izendapenak ekarriko dituen ondorioez hausnartu du:

interes kulturaleko ondare inmateriala EAEn