Bertsozale Elkarteak lan prozesu eta pertsonen kudeaketarako langilea behar du

2023-01-03

Bertsozale Elkarteak lan prozesu eta pertsonen kudeaketarako langilea behar du –

Urtarrilaren 20ra arte (egun hori barne) bidal daitezke Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna.
 

Lankide berri bila ari da Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. Elkartearen etorkizuneko erronkei erantzuteko estrategiak koordinatzea, diseinatzea eta lantzea izango du egiteko nagusi eragile berriak; zehazki, barne prozesuen diseinua eta koordinazioa (plan feminista inplementatzea, kasu); Bertsozale Elkarteko guneen dinamizazioa; kanpo eta barne harremanak elikatzea; eta pertsonen kudeaketa estrategikoa.

Ikuspegi estrategikorako gaitasuna, elkartegintzarako jarrera berritzailea eta kontzientzia eta kultur mugimenduen, euskalgintzaren eta herri mugimenduen ezagutza zabala eskatzen da, eta EHBEko egitasmoan aritzeko motibazioa, komunikazio gaitasuna eta finantzen kudeaketaren eta administrazio lanaren ezagutza baloratuko dira, besteak beste.

Egun osoko lan kontratua eskaintzen da, 2023ko otsailean hasteko aurreikuspenarekin. 

 

Bertsozale Elkarteak lan prozesu eta pertsonen kudeaketarako langilea behar du

 

Lanpostuaren zeregina eta eginkizunak

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritzaren ardurapean, herrialdeetako Bertsozale Elkarteekin elkarlanean eta koordinazio lantaldearekin batera, Elkartearen etorkizuneko erronkei erantzuteko estrategiak koordinatzea, diseinatzea eta lantzea.

Eginkizun nagusiak

1. Barne prozesuen diseinua eta koordinazioa:

  • Plan feminista inplementatzea
  • Antolakuntza eta funtzionamendurako prozesuaren jarraipena egitea
  • Borondatezko kideen parte hartze prozesua aktibatzea

2. Bertsozale Elkarteko guneen dinamizazioa: 

  • Egungo espazioen dinamizazioa eta bertan parte hartzea. 
    • Herrialdeetako Elkarteekin koordinazioa eta harremanak
    • Sail desberdinen arteko koordinazioa eta estrategia berritzaileak proposatzea eta diseinatzea
    • Koordinazio eta kudeaketa batzordeak dinamizatzea
    • Zuzendaritza eta Lehendakaritza batzordeak dinamizatzea

3. Kanpo eta barne harremanak elikatzea:

  • Egun, Elkarteak duen harremanen mapa mantentzea eta sakontzea (Bertso mugimenduarekin, Kulturgintza eta Euskalgintza erakundeekin, Herri mugimenduekin eta Administrazio publikoarekin)
  • Etorkizunera begira elkarlan-marko berriak irekitzeko eta harremanen mapa berritzeko proposamenak egitea

4. Pertsonen kudeaketa estrategikoa:

  • Langileen barne araudia lantzen jarraitzea
  • Formakuntza plana sortzea
  • Pertsonen jarraipen eta balorazio sistemak sortzea eta inplementatzea

Eskatzen da

  • Bertsolaritzaren eta Bertsozale Elkartearen ezagutza ahalik eta sakonena
  • Kultur mugimenduen, euskalgintzaren eta herri mugimenduen ezagutza zabala
  • Elkartegintzarako jarrera berritzailea eta kontzientzia
  • Genero ikuspegia
  • Ikuspegi estrategikorako gaitasuna
  • Taldean aritzeko eta dinamizatzeko gaitasuna eta esperientzia
  • Erabakitzeko eta kudeatzeko gaitasuna eta esperientzia
  • Bulego nagusia Villabonan izan arren, elkartearen gainontzeko bulegoetan ere lan egitea
  • Garraio-bitarteko propioa

Kontutan hartuko da

  • Lanpostuari balio erantsi bat ematen dioten ikasketak edukitzea
  • Epe ertain-luzeko EHBEren egitasmoan aritzeko motibazioa
  • Profesionalki eta pertsonalki garatzeko motibazioa
  • Erraztatzaile lanetan esperientzia 
  • Komunikazio gaitasuna
  • Frantsesez eta gaztelaniaz aritzeko gaitasuna eta bestelako hizkuntzen ezagutza
  • Finantzen kudeaketaren eta administrazio lanaren ezagutza
  • Jendetasuna

Eskaintzen da

  • Mugimendu bizi, indartsu eta interesgarri bateko kide aktibo izateko aukera
  • Egun osoko lan kontratua; 6 hilabetetako probaldia izango du
  • Hasteko aurreikusitako data: 2023ko otsaila

 

Interesatuok bidali Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna 2023ko urtarrilaren 2tik urtarrilaren 20ra arte (egun hori barne) ondorengo helbideetara:

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu +34 943 694129 telefono zenbakira.

 

Bertsozale Elkarteak lan prozesu eta pertsonen kudeaketarako langilea behar du Bertsozale Elkarteak lan prozesu eta pertsonen kudeaketarako langilea behar du