"Bidea da borroka" komikia aurkeztu dugu

“Bidea da borroka” komikia aurkeztu dugu –

Gaur goizean aurkeztu dugu Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiek egindako Bidea da borroka komikia, Añorgako Museum Cemento Rezola aretoan. 

 

"Bidea da borroka" komikia aurkeztu dugu

 

2015ean bide berri bati ekin genion: komikigintzari. Patxi Gallego marrazkilariaren eta Xabi Paya bertsolariaren eskutik NORK eta NORI komikiak argitaratu ditugu, eta Adur Larrea marrazkilariaren eta Mikel Begoña gidoilariaren eskutik Arditutakoak. Plazer handi bat da guretzat gaurkoan gure azken komikia aurkeztea: Bidea da borroka, Beñat Gaztelumendiren gidoiarekin eta Unai Gaztelumendiren marrazkiekin.

 

Komikiak 18€-ko prezioa dauka, eta hainbat tokitan eskuratu daiteke.

  • Bertsolari-eus webgunera sartu, eta “denda” atalean eskatuta
  • administrazioa@bertsolari.eus helbidera idatzita
  • Elkarreko liburudendetan, baita beste zenbait liburudendetan ere.
  • Durangoko Azokan Bertsolari aldizkariaren postuan.

 

Bestalde, komikiaren booktrailerra ere gaur zabaldu dugu Bertsolari aldizkariaren youtubeko kanalean.

 

 

Amaitzeko, aditzera eman nahi dugu komikia aurkezteko bira bat egingo dugula hurrengo bizpahiru hilabeteetan Euskal Herrian barna. Beñatek eta Unaik emanaldi bat eskainiko dute, bertsoak abestuz eta zuzenean marrazkiak eginez. Komikian agertzen diren gaiak jorratu dituzte emanaldi hauetan, eta noski, aurkezpen hauetan ere komikia eskuratzeko aukera izango da. Jendaurreko lehen aurkezpen hau Añorgan bertan egingo dugu, zineman, abenduaren 2an, osteguna, 19:30etan.

“Bidea da borroka” komikia aurkeztu dugu