"Ehiztari ehizatua" haur antzerkia Zumaian

“Ehiztari ehizatua” haur antzerkia Zumaian –

‘Ehiztari ehizatua’ haur antzerkia antolatu dute Zumaian, ostegunean, 18:30ean, Beheko plazan (euria eginez gero Zumaienan). Txotxongilo eta antzerkiaren arteko fusio bat da emankizuna, eta tartean kritika, eta batez ere, umorea dauzka, baita bertsolaritza ere.

Gonbidapena behar da aretoan ikuskizunera joateko (bezperatik banatuko dira Turismo bulegoan).  Osasun neurriak zainduko dira: maskarilla (baita haurrek ere), distantzia… 

PATATA TROPIKALA konpainiak antzezlan berria sortu du konfinamendu garai hauetan, umorez eta kolorez. Baserri giroan sortutako antzezlan berri honetan, Peli protagonista, Izeba Joxeparen baserrira egun batzuk igarotzera joango da, eta laster ikusiko du bertan argi ibiliz gero, abentura izugarriak sortu daitezkeela.  Pelik, ‘Bertsoak abesten dituen Igela’ ezagutuko du. Tranpa batean eroritako Azeritxoa ere bai, eta garai bateko festetan ibiliko da Zeledonekin eta sanferminetako zezenarekin.

Istorio koloretsu eta dibertigarria haurren gozamenerako. Garai berri hauetara egokitutako antzezlana, non haurrek ordu betez, lasai, eserita, segurtasun neurriak mantenduz, antzezlan dibertigarria eta umorez beteta ikusi dezaketen.

"Ehiztari ehizatua" haur antzerkia Zumaian

“Ehiztari ehizatua” haur antzerkia Zumaian