Eneko Lazkozek irabazi du Altsasuko saioa

2021-11-02

Eneko Lazkozek irabazi du Altsasuko saioa –

300 bertsozalek jarraitu dute Altsasuko finalaurrekoa, Iortia Kulturgunean. Eneko Lazkozek lortu du puntu gehien, eta ondorioz, bera da azaroaren 28an Iruñean jokatuko den finalerako lehen sailkatua.
 
Eneko Lazkozek irabazi du Altsasuko saioa
 

Altsasun jokatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa, Iortia Kulturgunea bete duten 300 lagunen aurrean. Han aritu dira kantuan, zozketan egokitutako ordenean, ondorengo bertsolariak: Endika Legarra Nuin, Eneko Lazkoz Martinez, Erika Lagoma Pombar, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Oier Lakuntza Irigoien. Fernando Anbustegi Goñi izan da saioan gai-jartzaile. Nafarroako Bertsozale Elkartea Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatu du saioa.

Saio puntuagarria amaituta, Eneko Lazkozek lortu du puntu gehien, eta modu horretan, saioa irabazi eta Iruñean azaroaren 28an jokatuko den finalerako lehen txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Xabat Illarregi, Erika Lagoma, Ekhiñe Zapiain, Endika Legarra eta Oier Lakuntza. Zehazki, horrela geratu da saioko puntuazioa:

1. Eneko Lazkoz Martinez (489)
2. Xabat Illarregi Marzol (465)
3. Erika Lagoma Pombar (442)
4. Ekhiñe Zapiain Arlegi (427,5)
5. Endika Legarra Nuin (392)
6. Oier Lakuntza Irigoien (388,5)

Eneko Lazkozek irabazi du Altsasuko saioa