Ganbara da kartzela berria

Ganbara da kartzela berria –

Kartzelako lana deitu izan zaio 60 urtez bertsolariei gai bera eman eta haiek hiruna bertso nahi duten doinuan eta neurrian kantatzeari. Fernando Artola Bordari-k asmatu zuen formula eta izendapena, 935 eta 1936koetan bakarka gai bera emanda bertsolarien denbora aukerak berdintze aldera. Ariketa bere horretan mantenduko da, baina Bertsozale Elkarteak izena aldatzea erabaki du: ganbarako lana.

Oier Iurramendi Bertsozale Elkarteko kideak azalpenak eman ditu Bertsoa.eus hedabidean: «Ganbarak goxotasuna, isiltasuna, aurre-lana, … iradokitzen ditu. Etxean dagoen gela bat da, baina aldi berean aparte. Garuna edo logelari ere deitzen zaio ganbara. Garai bateko baserri lanetan, ganbaran edo ganerrean artoa aletu bitartean bertsotan egiten zen bertan eta zenbait bertsolariren entrenamendu edo lan-leku ere bada. Oroitzapen politekin lotu izan da normalean». Iurramendiren elkarrizketa osorik irakurri daiteke bertan.

Amurizaren aitak susto ederra hartu zuen irratia entzuten ari zela “Xabier Amuriza kartzelara eraman dute” entzundakoan, eta Beñat Lizasoren alaba ere negar saio galanta egindakoa aita non zen galdetu eta kartzelara eraman zutela entzundakoan. Badirudi ganbararekin ez dela halako gaizki ulerturik izango. 

 

Ganbara da kartzela berria

Ganbara da kartzela berria