Gasteizko jaiak bertsoz blai

Gasteizko jaiak bertsoz blai –

Abuztuaren 5etik 9ra bitartean, eguerdiro izango da bertsoez gozatzeko parada Aihotz plazan, 13:30etan. Euskal Herri osoko bertsolariak jardungo dira kantuan gai jartzaile arabarren aginduetara.

 

Gasteizko jaiak bertsoz blai

 

Andre Maria Zuriaren egunean Oihane Perea eta Nerea Elustondo igoko dira oholtzara, Uxue Diaz de Ceriok gidatuta. Bigarren egunean Maddi Agirre eta Iñaki Viñaspre arabarrekin batera Aitor Etxebarriazarraga eta Sarai Robles arituko dira, Etxaun Otañok jarritako gaiei erantzuten. Igandean etxeko Ekaitz Samaniego eta Manex Agirrerekin batera Maddi Sarasua eta Oihana Iguaran ariko dira, eta Nieves Del Alamo aurkezle lanetan. Abuztuaren 8an, Arantxa Sobrinok zuzendutako saioan, Paula Amilburu eta Orlando Arreitunandia arabar bertsolariekin Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabalek kantatuko dute. Eta azkenengo egunean Andere Arriolabengoa eta Unai Anda arabarrak ariko dira, Jone Uria eta Beñat Gaztelumendirekin. Azken hauek gidari lanetan Oier Suarez izango dute.

Aihotz plazaz aparte, abuztuaren 8an, 18etan, Foru plazako Pilotagunean, kantari izango dira Oihane Perea, Irati Anda eta Iratxe Ibarra beteranoen pilota partiduetan. Eta egun honetan bertan mugimendu sozialistak antolatuta, arratsaldeko 20etan Faroloitik hasita bertso poteoa izango da Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Oihane Perearekin.

Gasteizko jaiak bertsoz blai