Loraldiak gazte sormena sustatu nahi du eta horretarako kultur sormen-egonaldia aurkezten du.
Lekeition eta aste oso batez, kultur-proiektuak sortzeko tutoretzapeko egonaldia proposatzen dugu.
HELBURUAK
Gazte-sormena sustatzea
Sortzaile gazteek haien proiektuei forma emateko eta sortzeko aukera ematea
Erreferente dituzten sortzaileen tutoretzapean egitasmoak bultzatzeko aukera eskaintzea
Euskarazko kultur garaikideko diziplina anitzetan egitasmoak sortzea
EZAUGARRIAK
Arloak: kulturak dituen arlo guztiak: dramaturgia/gidoigintza, teatroa, dantza, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, performancea…
Nori zuzendua: 30 urte beherako gazteentzat.
Egonaldiaren helburua: sormen-prozesua abiatzea. Ez da ezinbestekoa sormena gauzatzea edo bukatzea. Sormen-prozesua da helburua.
Noiz: ekainaren 23tik 27ra bitartean.
Non: Lekeition (Bizkaia).
LORALDIAK ZER ESKAINTZEN DUEN
Sormen-proiektuari bultzada emateko aukera
Gehienez 5 eguneko egonaldia
Sormen-egonaldian lan egiteko baliabideak: aretoa
Onuradunak/ek eskatutako sortzaile baten tutoretza eta laguntza egun horietan. Sortzaile profesionala eskuragarritasunaren arabera esleituko da. Ezinezkoa balitz eskatutakoari erantzun, beste sortzaile bat proposatuko du Loraldiak
Ostatua eta mantenu-erdiko dietak (gosaria eta bazkaria)
Sormen-egonaldiko egunetan Loraldiak Lekeitioko Sormen Astearen baitan arratsaldetan kultu-ekintzak antolatuko eta eskainiko ditu. Sormen-egonaldian parte hartzen dutenek doako sarrera izango dute ekintza hauetara
Sormena burutzekotan, Loraldiak kontuan izango du laguntzeko: egitasmoren batean programatzeko, hedatzen laguntzeko…
ZEINEK HAR DEZAKE PARTE
30 urte beherako gazteak
Taldeka edo banaka aurkeztu daitezke proiektuak
Egitasmo bat buruan dituztenak eta honi bultzada emateko laguntza behar dutenak
Proiektua euskara hutsez garatu behar da
Loraldiak aurkeztutako egitasmoak baloratuko ditu eta bat edo batzuk hautatuko ditu