Gipuzkoako bertso-eskolen eguna apirilaren 28an ospatuko da, Aretxabaletan

Gipuzkoako bertso-eskolen eguna –

Gipuzkoako bertso-eskolen eguna

Azken urteetan bertso-eskolen eguna eskualdeka antolatu da, baina Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez berriz ere Gipuzkoa mailako eguna izatera igaroko da. 14 urtez azpikoentzako egun osoko egitaraua izango da Aretxabaletan. Gelatik Plazara sariketaren finala ospatu da apirilaren 28an, eta, horretaz aparte, egun osoko egitaraua prestatu dute Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko irakasleek:
  • 10:00etan harrera eta pankarta tailerra
  • 11:30etan Gelatik Plazarako finalak
  • 13:00etan bazkaria (norberak ekarria)
  • 14:30etan mihiluze jolasa
  • 16:30etan amaiera ekitaldia eta agurra

Izenematea zabalik dago dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrera hartzearekin autobusa non hartuko den ere aukeratu behar da. Apirilaren 12ra arte egongo da horretarako aukera.

Gipuzkoako bertso-eskolen eguna