Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa larunbat honetan hasiko da, Oñatin

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa larunbat honetan hasiko da, Oñatin –

 
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten bertsolariak, epaileak, idazkariak eta gai jartzaileak Asteasun bildu ziren larunbatean, eta ekitaldi xume baten bidez aurkeztu zituzten txapelketako sintonia eta aldizkaria.
 
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa larunbat honetan hasiko da, Oñatin
 

Asteasuko alkate Pili Legarrak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakaria den Saroi Jauregik eman zieten ongi etorria bertsolariei, jarraiean txapelketa bi bitarteko aurkezteko. Sintonia Don Inorrez musika taldeak sortu du, eta doinu horrek jarriko dio soinu banda irailaren 14tik abenduaren 14ra bitartean Gipuzkoan zehar ospatuko den txapelketa. Lotura honetan dago entzungarri:  https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-bertsolari-txapelketa/informazioa/sintonia

Txapelketako aldizkaria banatu zuten amaieran. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko bazkideek datozen egunetan jasoko dute etxean, eta saioetan ere eskuragarri jarriko du Elkarteak. Lotura honetan ere deskargatu daiteke: https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-bertsolari-txapelketa/informazioa/aldizkaria

Dena prest da datorren larunbatean, irailaren 14an, Oñatin Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari ekiteko. Saio guztietarako sarrerak salgai dira www.bertsosarrerak.eus webgunean.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa larunbat honetan hasiko da, Oñatin