Gradu Amaierako Lanentzako saria kulturari begira

2020-09-23

Gradu Amaierako Lanentzako saria kulturari begira-

Bertsolaritzaz gain, antzerkigintza, kantagintza, kontalaritza eta  ahozkotasunean oinarritzen diren beste kultur sorkuntza baten inguruan egindako Gradu Amaierako Lanak (GRAL) saristatuak izanen dira proposamen honekin. Aurtengo Urriaren 16ra arte aurkeztu daitezke lanak.

Gradu Amaierako Lanentzako saria kulturari begira

Iturria: Bertsozale.eus

 

 Mintzola Ahozko lantegitik eta Euskal Herriko Unibertsitatetik, Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, 500 euroko saria eskainiko zaie kultura jorratuko duten Gradu Amaierako Lanei . Honen bidez, euskarazko ahozko kultur sorkuntzari buruzko ikerketa bultzatu nahi da, gauen artean, bertsolaritzaren inguruko ikerketa lanak ere. Aurkeztuko diren GRALek, beraz, gai hauen inguruan izan beharko dute.

 Derrigorrez, lanek 2018-2019 edota 2019-2020 ikasturtean defendatutakoak eta aurkeztutakoak, izan behar dute. Urriaren 16ra arte dago lana aurkezteko aukera. Ikerlan hautatuak 500 euro irabaziko ditu bultzatua izateko. Saria, Azaroaren 26an emana izanen da , Amasa-Villabonan ikerketak ezagutzera emateko egin ohi den betiko saioan.

Gradu Amaierako Lanentzako saria kulturari begira-