Haira Aizpurua Ibargarai gailendu da Gazte Xilabako finalean

Haira Aizpurua Ibargarai gailendu da Gazte Xilabako finalean –

Haira Aizpurua Ibargarai gailendu da Gazte Xilabako finalean

Itsasuko Sanoki gelan jokatu zen eskolartekoaren finala iragan larunbatean. Xan Alkhat aritu zen gaijartzaile lanetan, eta honako lagunak igo ziren oholtzara: Amaiur Aizpuru, Johane Larre, Haira Aizpurua, Unax Aizpuru, Haize Lekuona eta Nahia Etcheverry. Epaile lanetan Ainhoa Sarasua, Zuhaitz Olazabal eta Maialen Berra aritu ziren. 
 
Azkenean Aizpurua nagusitu zen, eta June Elizondo San Sebastianek jantzi zion txapela, bertso eskolen izenean. Bestetik, Nahia Etcheverry errimategi aberatsena izan zuen bertsolari gisa izendatu zuten, eta Mari Karmen Albizuk lore sorta bat bat eman zion. 
 
Euskal Herriko eskolarteko finala ekainaren 15ean jokatuko da Arantzan, eta Aizpuruaz gain Nahia Etcheverry eta Unax Aizpurua ere joango dira, Baxenafarroa eta Lapurdi ordezkatuz, hurrenez-hurren.
Haira Aizpurua Ibargarai gailendu da Gazte Xilabako finalean