Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Errexil sariketa
Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Errexil sariketa –

Urruñako Posta gelak berriz hartu zuen bere baitan Errexil sariketaren finala iragan asteburuan, eta bertako oholtzara igo ziren aurreko bi kanporaketetatik iritsitako bertsolariak: Haira Aizpurua, Irati Alcantarilla, Oihana Arana, Haizea Arana, Xabi Maia eta Eneko Abasolo “Abarkas”.
Lan puntuagarriei dagokienez, honakoa adierazi dute Bertsularien Lagunak elkartetik: “Gai fresko eta sakonen bitartez bertso saio umoretsu, hunkigarri eta zuzena eskeini dute sei bertsolariek. Buruz buruko borobil batekin Haira Aizpuruak jantzi du bigarrez atolatu den Errexil sariketa. Irati Alcantarilla Urruñar bertsolariak, Gazako arbela eta bere bertso eskoletako ikasleen artea bigarren postua lortu zuen bere herrian eta bere herriarentzat. Oihaneren poesia, Haizearen gardentasuna, Xabiren umorea eta Abarkasen elegantzia zintzilikatuak geratu dira erakusketa gelako kuadro eta argazkien artean”.
Haira Aizpuruak eta Irati Alcantarillak jokatu zuten buruz-burukoa, eta azkenean Aizpurua nagusitu zen. Honatx puntuazio zerrenda:
- Haira Aizpurua 337
- Irati Alcantarilla 326
- Oihana Arana 207
- Haizea Arana 202,5
- Xabi Maia 199
- Eneko Abasolo “Abarkas” 198
Jon Garmendiaren Ulhaintsaren negarra poesia bilduma oparitu zitziaen bertsolariei, eta sariak Jone Josierrek banatu zituen, Urruñako Herriko Etxeko euskara teknikariak.

